EZTABAIDA AIREAN DAGO







Begiratu artikulu honetan

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau, pasa den asteko ostiralean, hau da, Maiatzaren 7an,agertu zen Berria egunkarian.Eskola 2.0, pil - pilean dagoen gaietako bat da EAEn.Hori dela eta, artikulu hau lantzea erabaki dugu. Horretaz gain, gu irakasle izango garen heinean, interesatzen zaigun gai bat dela uste dugu.Ez hori bakarrik, uste dugu, interesgarria izan daitekeela norberak bere erreflexioa egin dezan gai honen inguruan.

IRITZIA:
Izan ere, Eskola 2.0, egitasmoa hezkuntza eragileen artean eztabaida iturri izan da. Ikasgeletan jarritako kablerik gabeko Interneterako loturak pertsonen osasunean, eta bereziki adingabeengan, eragina izan dezakeela salatu dute kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformek eta hainbat ikertzailek. Kable bidezko Interneterako lotura jarrita zalantza horiek uxatuko liratekeela gaineratu dute berauek.


Eskola 2.0 egitasmoa, orain dela gutxi jarri da martxan EAEko hainbat ikastetxeetan. Hezkuntza proiektu batean oinarrituta egin dela esan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iturriek. Ikasgela barruan ikasleen mugikortasuna bermatu ahal izateko, kablerik ez egotea lehenetsi zuten, bai Interneterako konexioan, baita ordenagailuak argindar sarera konektatzerakoan ere, bateriak kargatzeko.
Baita ere, aipatu beharra dago, egitasmo hau martxan jarri aurretik, Ikastolen Elkarteak ezarria zuela wifi Interneterako lotura, Ikasys egitasmoaren barruan.
Gizartean kezka asko sortu dira eta horregatik aditu eta ikerlari asko gai honen inguruan azterketak egiten dihardute. Hauen ustez, ikasgeletan jarritako kablerik gabeko Interneterako loturak, hots, Wifiak, pertsonen osasunean, eta bereziki adingabeengan, eragina izan dezake.
Ikerlariek esaten dute, konexio horrek igortzen dituen erradiazio elektromagnetikoek adingabeengan eragiten dutela eta badaudela hainbat ikerketa hori horrela dela baieztatzen dutenak.
Wifiak gizakien zelulen eta ehunen aktibitate bioelektrikoan eragiten du eta are gehiago adingabeen kasuan. Egia da, eragina pertsonaren araberakoa dela, irradiazioaren maiztasunaren, dosiaren eta irradiatutako denboraren arabera; horregatik, ez dakite zer gertatuko den adingabeengan. Kablerik gabeko loturak kalterik ez duela eragiten frogatu arte, teknologia horiek ikastetxeetatik urrun edukitzea eskatu dute hainbat adituk, batez ere Internetera konektatzeko beste aukera bat egonda: kablea. Hau horreal izanik, aurrerapenak bai, baina, hainbat gauza kontutan hartzen ez direla uste dugu. Beti bezala, gauza guztiek daukate beren alde txarra, baina, kasu honetan, haurren osasuna izango litzateke kolokan jar diatekeena hori horrela izanez gero. Beraz, kezkatzekoa eta frogatzekoa dela iruditzen zaigu.

INFORMAZIO ITURRIA:
Berria.info »
Papereko Edizioa »
Harian 2010-05-07

0 Response to "EZTABAIDA AIREAN DAGO"

Publicar un comentario