IKASGELAN IRAULTZA EGITEN



Klikatu hemen honi buruzko artikulua irakurtzeko.

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau, Berria aldizkarian argitaratu zen Martxoaren 4ean eta Jakintza ikastolaren irakaskuntza eredua nola aldatu den aipatzen du Maite Goñi irakasleak. Oso interesgarria iruditu zaigu artikulua eta horrekin bat datorren bideoa ere aurkitu dugu. Beraz, blog honetan txertatzea egokia dela uste dugu, pil-pilean dagoen gai bat delako eta askotan urrun dagoen gai bat dela uste arren, oso gertu daukagulako.

IRITZIA
Irakasle honek dioenaren arabera, "Ez dago beste aukerarik, zenbat eta lehenago igo hobe". Trena hartzearen metafora darabil eta alde horretatik arrazoi du. Guztia ari da aldatzen, aurrerapenak oso bizkor doaz, batez ere teknologia munduan eta hezkuntza atzean geratu ez dadin, aurrerapen horietara egokitu beharra dagoela uste du, berandu izan baino lehen.
Alde batetik arrazoia duela uste dugu, hobe izaten baita hasieratik heldu, beranduegi izan baino. Jakintza ikastetxeko irakasle ada eta dagoeneko hainbat esperientzia interesgarri abiatu dituzte: Euskaljakintza bloga, euskara eta euskal literatura irakasteko metodologia berri eta iraultzailea. Liburu, arkatz eta arbela alde batera utzi dituzte aipatzen du. Horren aurrean kezka sortu zaigu eta idaztearen gainekoa da. Ez dugu uste lehen guri bezala kaligrafia egin beharra dagoenik, baina, gaur egungo haurrek oso gutzi idazten dutela uste dugu eta nahiz eta oso gutzi erabili, idatzi beharra dgaoela irudtzen zaigu. Egia da, guztia pantaila elektronikoen bidez egiten dela (mobila, ordenagailua...), baina idaztea, esku trebetasun hori landu beharra dagoela uste dugu.

Hala ere, Maite Goñik aipatzen du, hau horrela izatearen arrazoi nagusienetariko bat ere ikasleen motibazioa dela, liburuek ez dituztelako ikasleak motibatzen. Hortan, arrazoi osoa duela uste dugu. Ikasleek, dagoeneko liburuetatik ez duteiaksten, nahiago dute hori guztia ordenagailuko pantailan izatea liburu sendo batean baino. Gainera, ikasteko modua ere desberdina dela esaten du eta oso modu egokia da. hau da, ikasleek sortzen dituzte ikasmaterialak eta sortzen duten oro gizartearen eskura uzten dute. Egiten duten guztia blogean jartzen dute eta beste ikaskideekin, hezkuntza komunitate osoarekin eta gizartearekin ere partekatzen dute. Horrek guztiak asko motibatu behar duela uste dugu, eta askoz gehiago ikasten dela horrela gainera. Adibide bezala, gure kasuan, ikasten gabiltzanean gure buruari egiten dizkiogun galderak erantzutea da edota beste bati galdetzeko eskatzea. Hori baino motibagarriagoa da gainera hau, ariketak prestatuz ikasi egiten dute eta ikasitakoa bestekin partekatzen dute.

Lan metodologia berri honek jarraipen berezia esaktzen duela dio, ebaluazio etengabea, ez baitu azterketarik egiten. Alde horretatik, irakaslearen partetik lan ahndiagoa eskatzen du, askoz errazagoa baita, egun batean azterketa bat egin eta hor guztia jokatzea. orain arte horrela egin da eta egiten da leku askotan oraindik. Horrek ez du ikaslea motibatzen, ikasleak ez du ezer ikasten modu horretara. Azterketa egun horretarako ikasten du ikasleak eta hurrengo egunerako haztuta dauka. Zer lortu nahi da beraz era horretara?Irakaslearen lana errazagoa izatea. Maite Goñik aipatzen duen moduan ostera, ikasleek gehiago ikasten dute, ez dute buruan aprobatu edo ez aporbatzearen "beldur" hori eta euren motibazioa hortan datza. horrek beraz, irakaslearen partetik lana suposatzen du, baina hori da beerz irakaslearen laa, ikasleei irakastea.

Bukatzeko, artikulu honetan irakasle honek, beste irakaleei beldurra uxatzeko deia egiten die. Aurrera egin nahi bada irakaleen jarrera aldatzea ezinbestekoa baita. Hori horrela izateko, hau da, irakasleen jarrera aldatzeko administrazioak ere erraztasunak eta laguntzak eman behar ditu, baliabideak eskaini, irakasleei lana errazteko, denek berdin eta norabide bereab lan egin dezaten.Egia da irakasleen jarrera funtsezkoa dela horrelako aldaketa baten aurrean. irakasle batzuentzat oso zaila dela uste dugu, orain 30 urte bezala ematen baitituzte klaseak. Beraz, alde horretatik lan handia dagoela uste dugu, baina horretarako gugandik eta norbanakotik hasi beharra dago zerbait aldatu nahi bada.

INFORMAZIO ITURRIA:
www.berria.info

0 Response to "IKASGELAN IRAULTZA EGITEN"

Publicar un comentario