"IKAS DEZAGUN BIRZIKLATZEN" (Mindomo)

Klik egin hemen mapa kontzeptuala ikusteko

BITARTEKO HEZITZAILEA:

ZERTARAKO BALIO DU MINDOMOK?

Mindomo programa, mind maps-ak sortzeko tresna bat da.Mind map-ak, mapa mentala esan nahi du.Hitzak, esaldiak, ideiak, ... errepresentatzeko diagrama bat da. Programa honekin beraz, nahi dugun gai baten inguruan, era labur eta argi batean, azaldu nahi duguna errepresentatu ahal izango dugu. Bertan, irudiak, bideoak, ... jarri ahal izango ditugu gure azalpena aberasteko.
Haurrei zerbait azaltzeko era egokia dela uste dugu.Izan ere, era argi eta dibertigarri batean, gai bat prestatzeko aukera ematen digu programa honek.
Beraz, gure aldetik esan genezake, merezi duela gai desberdinak programa honekin prestatu eta gero haurrei azaltzea.Hauen arreta ere piztuko dugu era handi batean.

HELBURU HEZITZAILEA:

Mindomo programarekin, eskemak egiten ikasiko dute haurrek eta baita gatetxoek ere.
Hemen, hitzak, esaldiak, argazkiak, bideoak, ... elkartrukatuz, errepresentazio desberdinak egiteko aukera ematen die haurrei.
Beraz, hezitzaileontzat, oso tresna erabilgarria da haurrei gauza desberdinak irakaasteko (azalpenak, ...).

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Gaitasun asko landu ditzakegu haurrekin programa hau erabiliz. Batetik , mapa mentalak egiten lagunduko die mindomok.Hau da, beraien ideiak, esaldiak ,... programa honen bidez, era argi batean, txertatzeko aukera izango dute.
Bestetik, ideiak elkarrekin erlazionatzeko aukera ere emango die, eta aldi berean, multimediako aukera desberdinekin konbinatuz.

ABANTAILAK:

Programa honen bidez jaso ditzakegun abantailak, honako hauek izan daitezke; azalpenak testuak izan beharrean, eskema erakoak izatea.Baita ere, multimediarekin elkartrukatzea informazioa era desberdinean jarriz.Eta beste hainbat eta hainbat abantaila ere ekarriko dizkigu programa honek erabiliaren eraginaz.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programa honetan erregistratzea.

BITARTEKO TUTORIALA:


ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:
Mindomo programa gai desberdinen azalpenak emateko erabili daiteke era eskematiko batean. Horretaz gain, mapa kontzeptual bidez, irudi, bideo edota nota desberdinak txertatu daitezke. Beraz, klase hasieran edota edozein unetan gai bat lantzeko erabili daitekeen bitarteko bat dela uste dugu.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Mindomo programa, behar diren irudi, bideo eta informazioa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua,gaiari buruzko behar diren baliabideak eta interneta (mindomo programa)

1 Response to ""IKAS DEZAGUN BIRZIKLATZEN" (Mindomo)"

  1. Ikasleen lanak says:
    26 de junio de 2010, 2:44

    Zuen Mindomoa ez da ikusten

Publicar un comentario