ORDENAGAILU JOKOAK HAURRENTZAT DOHAIN



ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Interesgarria iruditu zaigu dohain diren jokoen berri ematea zeren askotan ikastetxeetan material informatikoa urria izaten da, ez delako aurrekontuetan beharrizanen barruan sartzen eta bazter batean usten da ordenagailuen erabilera edo beti material berdina erabiltzen da. Interneten apur bat nabigatuz gero material mordo bat aurkitu daiteke.

LABURPENA:
Bi leku interesgarri jokoak dohain jaisteko eta hiru joko eder haurrentzat:

KEWLBOX: Jokoak dohain jartzen ditu sarean baina enpresa pribatuen publizitatea erabiltzen du jokoetan, advergaming deitzen zaio horri
Hainbat joko aurkitu ditzakezue baina SKETCHY izenekoa da gomendagarria, FHM Magazine aldizkariak sareko 100 jokorik onenen artean sartu zuen joan den ekainean.
SKETCHY jokoak 3,9 mega ditu beraz moden normal batekin 15 bat minutu behar dira jaisteko. ADSL arekin bizkorrago. Lehendabizi erabaki PC edo Mac entzat nahi duzun eta gero klikatu jaisteko

KIDS DOMAIN: Ehunka joko daude adinaren arabera sailkatuta eta ez dute publizitaterik erabiltzen. Lau zortzi urte bitarteko haurrentzat DISCOVER PAINTING izeneko jokoa aurkitu dezakezu. Sormena lantzeko primerakoa da eta 30 erreminta dauzka margotzeko eta marraztekoak, hainbat zigilu, soinu eta efektu berezi.
3,8 mega ditu eta ordu laurdenean jaitsi daiteke.

KIX PIX: Klasiko bat da ordenagailu jokoetan, margotzeko programa txiki bat da.

IRITZIA:
Primerakoa da informazio hauek denentzat zabaltzea, zeren horrela denon eskuragarri jartzen dira sarean dauden materialak eta hezkuntzarako oso interesgarriak dira, irakasle batek bere aldetik egin dezake lana ordenagailuen erabilera bultzatuz, ez du zertan eskolako material urriaren menpe egon. Askotan uste dugu dirutza edarrak gastatu beharra dagoela ekintzak aurrera eraman ahal izateko eta errealitatea beste bat da. Garrantzitsuena irakasle batek gogoa jartzea da eta teknologia berrien gaian gertatzen dena da ez jakintasuna dagoela eta horrek sortzen duen beldurrak haurrekin praktikan ez jartzea dakar.

INFORMAZIO ITURRIA:
http://sustatu.com/1036576201

1 Response to "ORDENAGAILU JOKOAK HAURRENTZAT DOHAIN"

  1. inaki says:
    19 de marzo de 2012, 11:39

    jolastera goaz aita eta ni

Publicar un comentario