AURKEZPENA

KAIXO PIRATAK!!!

Gu, Gasteizko Irakasle Eskolan Haur Hezkuntza 3.mailan ikasten ari garen hiru ikasle pirata gara: Antxine Aristondo, Eli Berridi eta Garazi Eriz.

Gure blog hau, Teknologia Berrien ikasgaian sortu dugu eta bertan, ikusiko duzuen bezala, hainbat baliabide, iruzkin, irakurgai, jolas, .... txertatu ditugu.Guzti hauek, teknologia berriekin lotura zuzena daukate eta hezkuntzan erabilgarriak diren baliabideak dira gainera.

Haisera batean kosta zitzaigun baliabide batzuen nondik norakoak ikastea eta bertan txertatzea, baina denboraren poderioz eta behin eta berriz erabiliaz, blog txukun bat sortu dugulakoan gaude.

Batetik, hasierako orrialde honetan, hezkuntzan, haurrekin oso baliagarriak izan daitezkeen 7 bitarteko txertatu ditugu. Bitarteko hauek ezagutu, berauekin trebatu eta gerora, irakasle zein hezitzaile lanetan erabilgarri izateko asmoarekin txertatu ditugu bertan. Bitarteko hauek oso egokiak iruditu zaizkigu haurrekin lantzeko eta ikasleen ikaskuntza prozesuan oso lagungarriak izan daitezkeela uste dugu, modu berritzaile, interesagrri eta motibagarri batean gainera.

Horretaz gain, hezkuntza eta teknologia berrien inguruko sei ekarpen ere aukituko dituzu orrialde honetan. Artikulu, irudi zein bideoak dira eta guztiak gai horrekin lotura zuzena daukaten: arbel elektronikoa, ordenagailu jokoak, teknologiaren eragina ikasgelan...Oso interesgarriak iruditu zaizkigu, batez ere gaur egun teknologia berrien aurrean daukagun erronka handi honen aurrean egonik. Beraz, irakurtzera animatzen zaituztegu, honen aurrean ekarpenak eta zuek pentsatzen duzuena azaleratuz.

Beste orrialdean ostera, guk burututako Sekuenatzi Didaktiko Digitala ikusi duzue: Datu orokor, helburu, jarduerak... azalduz. Horiekin batera, Sekuentzia didaktiko hau klasean azaltzeko erabili geuen aurkezpenerako mapa kontzeptuala ere txertatu dugu.

Beraz, gure blog-a bisitatuz, goza ezazue teknologia berriez!!!
Zuen gustokoa izango delakoan eta hezkuntzan zein zuen egunerokotasunean erabilgarritasun pixka bat atera ahal baldin badiozue, aurrera!!!Erabili eta aprobetxatu!!!

Besterik gabe, eskerrik asko bisitagatik eta ondo izan!!!

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA (Livestream)

Livestream programarekin kontatu dugun ipuina ondorengoa duzu:

Watch live streaming video from katxiporreta3tb at livestream.com


BITARTEKO HEZITZAILEA:

HELBURU HEZITZAILEA:

Livestream programaren bidez, gure kasuan, bai iraksleek eta baita haurrek ere, grabaketak egin ahal izango dituzte webcam baten bidez. Horrela, gauza desberdinak azaldu, kontatu,.... egin ahal izango dituzte.

Helburu zehatzik ez duen arren, irakasleak berak jar ditzake helburu batzuk eta horren arabera livestream programa erabili.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Livestream programarekin gaitasun batzuk landdu daitezkeela argi daukagu. Adibidez, hizkuntza lantzen da. Izan ere, webcamarekin zure burua ikusten duzun heinean, hizt egiteko aukera daukazu eta horrela , ariketa desberdinak proposatuz, hizkuntza landu daiteke.

Baita ere, chat-a erabiltzeko aukera ematen du.Horrela, pertsona desberdinekin solasaldi bat izateko aukera emanez.

NORI ZUZENDUA:

Programa hau edozeinentzat da baliagarria.Bai haur eta baita helduentzat ere.Bakarrik , programa erabiltzeko behar diren baliabideak izan behar dira eskura.

ABANTAILAK:

Livestream programak dituen abantailak anitzak dira baina gure ustez garrantzitsuena zera da: norberaren burua aurrez aurre ikusteko aukera ematen duela da. Hau da, norberak kontatzen duena , aldi berean ikusteko aukera ematen digula.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua (webcam-arekin) edota argazki edo bideo kamara bat.

-Interneterako konexioa.

-Programa honetan erregistratzea.



BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: egin klik hemen

KLASEAN NOLA ERABILI:

Programa hau gauza askotarako erabili daiteke, gero haurrei ordenagailu edota horman proiektatuz. Hau da, ipuin, antzerki, azalpen...gauza desberdinak egin daitezke. Horretaz gain,haurrek beraiek egin edota grabatu dezakete eta gero egindakoa ikusi eta entzun. Gainerako lagun eta familiakoei erakutsi diezaiekete eta interneten zintzilikatu.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Livestream programa, procaster.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (livestream programa), "Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa" ipuina.