ANIMALIAK (Scratch)

Conoce más sobre este proyecto

Internet bidezko programa bat da.Programa honek grafikoak ditu eta haur eta helduentzako erabilgarria izan daiteke.

BITARTEKO HEZITZAILEA:

HELBURU HEZITZAILEA:

Espresioa lantzeko programa egokia da. Hau da, haur eta gaztetxoek, beraien ideiak modu sortzaile batean espresatzeko programa bat da. Aldi berean, pentsamendu logikorako eta ikaskuntzarako oso egokia da.Beraz, hau ikusirik esan genezake, scratch arekin, irakasleek hainbat ekintza egin ahal izango dituztela helburu desberdinekin. Hots, ikasleei gai bat irakasteko adibidez, erabilgarria izan daiteke programa hau.Gainera, oso motibagarria izango da haurrentzat eta ikaskuntza esanguratsua eman dadin ahalbidetuko du.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Haur eta gaztetxoek programa honen bidez, hainbat gaitasun landu ahal izango dituzte.Besteak beste, pentsamendu logikoa lantzeko oso egokia da.Izan ere, hainbat ariketa prestatu ahal dira haurrentzat eta haueklogika erabiliz, erantzuna bilatu beharko diete logikazko ariketa hauei.
Baita ere, lehen aipatu dugun bezala, ikaskuntzarako oso erabilgarria da scratch programa.Izan ere, hainbat gai lantzeko aukera ematen digu.Adibidez, irakasleak gai baten azalpena ahoz eman ondoren, programa hau erabili ahal du haurrei ariketa desberdinak proposatuz.

NORI ZUZENDUA:

Programa hau batez ere haurrei zuzendua dago . Baina, gaztetxoenentzat ere oso erabilgarria izan daitekeelakoan gaude.

ABANTAILAK:

Programa honek dituen abantailei dagokienez, esan genezake, logika lantzeko hainbat baliabide eskaintzen dizkiola haurrari. Bestetik, lehen aipatu bezala, gai desberdinak lantzeko erabilgarria ere bada.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konekxioa.
-Scratch programan erregistratzea.

BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen

KLASEAN NOLA ERABILI:

Scratch programa gai desberdinak era dibertigarri batean lantzeko erabili daiteke. Jolas eran erabili daiteke, hizkuntza, matematikak...edozein atal landuz motibatzeko eran.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Scratch programa

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (scratch programa) eta programa osatzeko beharrezko baliabideak.

"BIZIMODU BERRI BATEN BILA" (Artisancam)


Artisancam
programaren bidez, ipuin labur bat asmatu dugu eta berau ikustea nahi izanez gero, egin klik hemen.

BITARTEKO HEZITZAILEA:
HELBURU HEZITZAILEA:

Ipuina garrantzitsua da hizkuntza, irudimena, atentzioa, ... garatzen laguntzen dutelako eta horretaz gain, umea irakurketa mundura erakartzen duelako. Ipuinekin, esperientzia eta egoera desberdinak bizitzen dituzte haurrek eta horregatik, askotan, beraien gatazkak konpontzen lagunduko die. Bestalde, ingurugiro fisiko eta sozialaren inguruko ikaskuntza asko egiten ditutzte.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Ipuinekin, hainbat gaitasun lantzen dituzte haurrek.Adibidez, ipuinetako gertakariak, eguneroko errealitatearekin lotzen dituzte. Baita ere, irakurketarako gaitasunak lantzen dituzte. Hizkuntza zuzen erabiltzeko ortografia arauak kontuan hartzen dituzte.

Ahozko azalpenerako lehen urratsak ikasten dituzte. Eta beste hainbat eta hainbat gaitasun ere ikasten dituzte ipuinen bidez.

Bitarteko honekin, haurrei libre erabiltzen utziz gero, sormena lantzen dela ikusi daiteke, haurrek nahi duten istorioa sor dezaketelako.

NORI ZUZENDUA DAGO?:

Batez ere , haurrei zuzendua dago artisancam programa, baina helduentzat ere baliagarria izan daiteke hainbat ariketa prestatzeko edota beste edozer ekintzetarako.

ABANTAILAK:

Gorago aipatu dugun bezala, artisancam programak abantaila asko ematen dizkio haurrari.Adibidez, entretenitzeko momentu onak pasatzeaz gain, idazketa eta irakurketarako gaitasunak eskaintzen dizkie.

Bestalde, haurrentzat nobedade bat denez, motibagarria izan daiteke eta beste ikasgai asko ikasteko baliagarria ere bada.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

Artisancam programa egin edo erabili ahal izateko behar diren baliabide edo errekurtsoak honako hauek dira:

-Programan bertan erregistratzea(erabiltzaile izena eta kontraseña).

-Ordenagailu bat eta teklatu bat.

-Interneterako konekxioa.


BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen

KLASEAN NOLA ERABILI:

Artisancam programa haurrek ipuin sinpleak egiteko balio duela esan genezake. Hau da, haurrei ordenagailua utzi eta programak ematen dien aukerekin historia bat asmatu dezakete nahi duten moduan. Beraz, haurrek sormena lantzeko oso egokia dela uste dugu, baliabide mugatuak izan arren, istorio oso desberdinak sortu ditzaketelako.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Artisancam programa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1.baliabidea: Ikusi hemen

2.baliabidea:Ikusi hemen

3.baliabidea:Ikusi hemen

BEHARREKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta eta artisancam programa.


PUZZLEA (jigsawplanet)



Pirritx, Porrotx eta Marimototsen puzzle hau egitea nahi izanez gero, egin klik hemen.

BITARTEKO HEZITZAILEA:


Puzzleak, entretenitzeko momentu atsegin bat emateaz gain, pentsamendu logikoa garatzeko ezinbesteko baliabideak dira.Espazioaren ezaugarriekin lotuta dago eta beraz,gaitasun ugari landu daitezke puzzleekin.
Beraz, esan genezake, oso egokiak direla haurrentzat batez ere.Hauek , era dibertigarri batean ikasi egingo baitute. Hau da, gai baten inguruan puzzleak eginez, gai horretako hainbat eduki ikasiko dituzte jolastuaz. Eta baita ere, lehen aipatu dugun bezala, beste gaitasun batzuk garatzeko oso egokiak dira puzzleak.Adibidez, espazioa maneiatzen ikasteko (fitxa bakoitza non izango den pentsatzea,...).
Gu irakasle eta hezitzaile izango garen heinean, komeni da puzzleak bezalako materialak erabiltzea gure ikasgelan.

HELBURU HEZITZAILEA:

Puzzleak, entretenigarriak izateaz aparte, haurrari logika munduan sartzea eragiten dio.Hau da, puzzlearen fitxa bakoitzak non kokatu, nola kokatu, ... egin ahal izango ditu haurrak. Beraz, irakasleek erabili beharreko errekurtsoa dela esango genuke. Izan ere, ikasgelan, talde lana bultzatzeko edota, bakarkako lana bultzatzeko oso erabilgarria delakoan gaude.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Puzzlearen bidez, haurrak, hainbat gaitasun landuko ditu.Besteak beste, memoria lantzeko oso egokiak dira. Hau da, fitxa bakoitza memorizatuko du eta non kokatu behar duen jakin.
Baita ere, denbora eta espazioan kokatzea ahalbidetuko dio.Hots, hasieran zaila egingo zaio fitxa bakoitza non kokatu jatea. Baina behin eta berriz egin ondoren, apurka-apurka jakingo du non kokatu behar dituen.
Bestetik, barne gatazkak sortuko zaizkio haurrari.Izan ere, ez du jakingo non kokatu fitxa bakoitza eta honek gatazkak sortuko dizkio.Horrela izanez, soluzioak bilatu beharko ditu eta honetarako froga desberdinak egin beharko ditu behin eta berriz saiatuaz.

NORI ZUZENDUA:

Puzzleak edonorentzat izan daitezke onuragarriak.Bai haurrentzat eta baita helduentzat ere. Izan ere, puzzleen bidez memoria eta beste gaitasun asko lantzen dira eta beraz, erabilgarria da edonorentzat.

ABANTAILAK:

Esan genezake, betiko puzzleak, eskuz egitekoak direla, eta programa honen bitartez, bai haurrek eta baita helduek ere, ordenagailua erabiliz egin ahal izango dituzte puzzleak. Beraz, batez ere haurrentzat, motibagarria izan daiteke puzzleak ordenagailuz egitea..Izan ere, betiko metodoetatik at gelditzen da eta nobedadea denez, gustora asko jolastuko dute.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programan erregistratuta egotea.

BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:
Edozein gai lantzeko erabili daitekeen bitarteko bat da. Haurrek jolas moduan edozein gai landu dezakete, puzzlea osatuz.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Jigsawplanet programa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

Baliabide 1: ikusi hemen
Baliabide 2: ikusi hemen
Baliabide 3: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (jigsawplanet programa) eta ariketa osatzeko argazkia.

ASMAKIZUNAK (Voki)

Get a Voki now!









Get a Voki now!

BITARTEKO HEZITZAILEA:

ZERTARAKO BALIO DU VOKIK?


Voki programa, web aplikazio bat da non pertsonaia digitalak pertsonifikatzeko aukera ematen duen.Pertsonaia baten bidez, norberaren ahotsa grabatu daiteke eta gero pertsonaia horren ahotik, norberaren ahotsa entzuteko aukera ematen du.
Ikasgelan, aukera ematen du, audioko komunikazioei bixitasun apur bat emateko balio du programa honek.Gelan ,oso erabilgarria izan daiteke, irakasleak gauza bat azaldu beharrean, Voki programaren bidez azaltzea.Horrela, haurrentzat nobedadea denez, arreta gehiago jarriko dute eta askoz gehiago motibatuko dira azalpenean.
Orokorrean, komunikazioa dinamizatzeko oso egokia den programa bat da voki.

HELBURU HEZITZAILEA:

Voki programaren bidez, hainbat ekintza hezitzaile presta ditzakegu. Honekin, ikasgelan, hizkuntzak lantzeaz gain beste hainbat ekintza egin ditzazkegu. Beraz, hezitzaileontzat oso tresna erabilgarria da voki programa. Izan ere, haurrei gauzak guk azaldu beharrean, programa honekin egin ahal izango ditugu azalpenak, ...

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Programa honekin haurrek gaitasun batzuk garatu ahal izango dituzte.Besteak beste, komunikazioa dinamizatzeko oso erabilgarria da programa hau. Lehen aipatu dugun bezala, hainbat hizkuntza ikasteko balio du.
Bestetik, ikasgelan , hainbat ikasgai lantzeko erabilgarria ere bada.

NORI ZUZENDUA:

Edozeinentzat da erabilgarria programa hau. Baina batez ere, haurrentzat zuzendua dago.Hau irakasle edo hezitzaileek prestaturiko elkarrizketak ikusiko dituzte haurrek programa honen bidez. Eta lehen aipatu dugun bezala, hainbat ikasgaietarako erabilgarria da hau.

ABANTAILAK:

Batetik , ikasgelako azalpenak ahoz eman beharrean , programa honen bidez eman ahal izango dituzte hezitzaileek. Bestetik, hizkuntzak lantzeko programa oso erakargarria ere bada.
Baita ere, haurren arreta eta motibazioa gureganatzeko tresna ona da.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.

BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:

Programa hau, klaseari hasiera bat emateko oso egokia dela iruditzen zaigu gaia edozein delarik ere. Beraz, irakaslearentzat bitarteko oso egokia dela iruditzen zaigu. Horretaz gain, haurrek ere, beraien ahotsa beste leku batean entzuteko aukera ere ematen du. Hau da, modu askotara eta jarduera desberdinetarako erabili daiteke.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Voki programa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:
1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (voki programa).

ZERGATIK EZ EUSKARAZ? (Pixton)




BITARTEKO HEZITZAILEA:


HELBURU HEZITZAILEA:

Pixtonek, komikiak online erara egiteko aukera ematen digu.Honen helburua da, ikasleak motibatu eta inspiratzea, beraien ideiak azalduz, beraien istorioak beste era batera kontatuz, ....

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Programa honek aukera ematen dio haur edo beste edozein pertsonari, sortzailea izateko. Hau da, Pixtonekin,norberak asmatutako, entzundako, ... istorioak sor ditzake. Batez ere, lantzen den gaitasuna, gaitasun komunikatiboa da. Izan ere, ipuin eta istorioetan, pertsonaien arteko komunikazioa oso garrantzitsua da eta horregatik, arreta berezi bat jartzea eskatzen du.

NORI ZUZENDUA :


Programa hau edozeini zuzendua dago.Baina, batez ere haurrentzat eta hauen hezitzaileentzat, oso egokia den programa bat da.

ABANTAILAK:


Honek dakartzan abantailei dagokienez, esan genezake (aurrerago aipatu dugun bezala), sortzailea izateko aukera ematen duela. Honekin batera, haurren kasuan batez ere, motibazioa handitzen du.Haurrei asko gustatzen zaie ordenagailuan aritzea eta bertan dauden gauza berriak ezagutzea. Beraz, Pixtonekin, ondo pasatzeaz aparte, ipuinak entzunaz, ikasi ere egingo dute haurrek.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.

-Interneterako konexioa.

-Programan erregistratuta egotea.


BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:

Era dibertigarrian haurrek edozein gai lantzeko oso aproposa da. Gai desberdinak landu daiztezke eta estilo desberdinean isladatu.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Pixton programa.

IKASTEKO BALIABIDEA:

1. baliabidea: ikusi hemen

2.baliabidea:ikusi hemen

3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (pixton programa).

"IKAS DEZAGUN BIRZIKLATZEN" (Mindomo)

Klik egin hemen mapa kontzeptuala ikusteko

BITARTEKO HEZITZAILEA:

ZERTARAKO BALIO DU MINDOMOK?

Mindomo programa, mind maps-ak sortzeko tresna bat da.Mind map-ak, mapa mentala esan nahi du.Hitzak, esaldiak, ideiak, ... errepresentatzeko diagrama bat da. Programa honekin beraz, nahi dugun gai baten inguruan, era labur eta argi batean, azaldu nahi duguna errepresentatu ahal izango dugu. Bertan, irudiak, bideoak, ... jarri ahal izango ditugu gure azalpena aberasteko.
Haurrei zerbait azaltzeko era egokia dela uste dugu.Izan ere, era argi eta dibertigarri batean, gai bat prestatzeko aukera ematen digu programa honek.
Beraz, gure aldetik esan genezake, merezi duela gai desberdinak programa honekin prestatu eta gero haurrei azaltzea.Hauen arreta ere piztuko dugu era handi batean.

HELBURU HEZITZAILEA:

Mindomo programarekin, eskemak egiten ikasiko dute haurrek eta baita gatetxoek ere.
Hemen, hitzak, esaldiak, argazkiak, bideoak, ... elkartrukatuz, errepresentazio desberdinak egiteko aukera ematen die haurrei.
Beraz, hezitzaileontzat, oso tresna erabilgarria da haurrei gauza desberdinak irakaasteko (azalpenak, ...).

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Gaitasun asko landu ditzakegu haurrekin programa hau erabiliz. Batetik , mapa mentalak egiten lagunduko die mindomok.Hau da, beraien ideiak, esaldiak ,... programa honen bidez, era argi batean, txertatzeko aukera izango dute.
Bestetik, ideiak elkarrekin erlazionatzeko aukera ere emango die, eta aldi berean, multimediako aukera desberdinekin konbinatuz.

ABANTAILAK:

Programa honen bidez jaso ditzakegun abantailak, honako hauek izan daitezke; azalpenak testuak izan beharrean, eskema erakoak izatea.Baita ere, multimediarekin elkartrukatzea informazioa era desberdinean jarriz.Eta beste hainbat eta hainbat abantaila ere ekarriko dizkigu programa honek erabiliaren eraginaz.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programa honetan erregistratzea.

BITARTEKO TUTORIALA:


ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:
Mindomo programa gai desberdinen azalpenak emateko erabili daiteke era eskematiko batean. Horretaz gain, mapa kontzeptual bidez, irudi, bideo edota nota desberdinak txertatu daitezke. Beraz, klase hasieran edota edozein unetan gai bat lantzeko erabili daitekeen bitarteko bat dela uste dugu.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Mindomo programa, behar diren irudi, bideo eta informazioa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

1. baliabidea: ikusi hemen
2.baliabidea: ikusi hemen
3.baliabidea: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:
Ordenagailua,gaiari buruzko behar diren baliabideak eta interneta (mindomo programa)

BOST URTEKO HAURRAK MEZU ELETRONIKOAK IDAZTEN

Artikulua irakurri nahi baduzu, begiratu hemen.


ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Testu honetan azaltzen den proiektua interesgarria iruditzen zaigu, modu dinamiko baten bidez ordenagailuen erabilera bultzatzen duelako eta idazketa lantzeko ere baliagarria delako. Bestalde irakasleek Teknologia Berriekin duten erronka argi azaltzen du testu honek.

LABURPENA:
Haurrentzat ordenagailua ez da tresna arraro eta berri bat; telebista bezain ohikoa baizik. Iazko ikasturtean Berritzeguneek proiektu telematiko bat bultzatu zuten non hainbat eskolatako bost urteko haurrak elkarren artean harremanetan jarri ziren posta eletronikoaren bitartez.
Gela bakoitzak peluxe bat izan behar zuen maskotatzat eta beste eskolara bidali, orduan peluxeek ekintza guztietan hartu behar zuten parte , egun bakoitzean edo aldiro haur batek etxera eran behar zuen peluxea eta hurrengo egunean zer egin zuen kontatu bere gelakideei. Haurrek argazkiak eta berriak trukatzen zituzten posta bidez, peluxeen berri emanez horrela teknologia berrietan trebatu eta idazkera lantzen zuten. Kurtso amaieran txango bat egin zuten denak elkartzeko eta gela bakoitzak bere peluxea eskuratzeko.

IRITZIA:
Oso interesgarria da proiektu hau zeren Teknologia berriak lantzea helburutzat hartuz kontu asko jorratzen dira: eskolen arteko arremana, gurasoen inplikazioa, idazketa lantzeko aukera berria... Haurrak ohartu gabe eta naturaltasun osoz Teknologietan trebatuz doaz eta beste eskola batzuetako ikasleekin harremanak egiten dituzte komunikazio sarea zabalduz. Normalean klasean ordenagailuekin erabiltzen de dinamika oso monotonoa da, irakasleak azalpenak ematen ditu eta ikasleak praktikan jarri, beti ere tentsio apur bat sortzen delarik ikasle eta ordenagailuaren artean. Era honetara haurrak irakaslearen azalpenak martxan jartzen ditu beste lagun batzuekin kontaktuan jartzeko beharrizanak bultzatuta eta argi dago berarentzat motibazioa desberdina dela eta gogotsu azaltzeko probabilitatea handiagoa dela.
Era honetako ekintzak behar dira hezkuntzan ikaskuntza aberats bat lortu ahal izateko baina ez da pratikara eramaten zeren irakaslearentzat deserosoagoa da.

INFORMAZIO ITURRIA:
http:/www.hikhasi.com

ORDENAGAILU JOKOAK HAURRENTZAT DOHAIN



ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Interesgarria iruditu zaigu dohain diren jokoen berri ematea zeren askotan ikastetxeetan material informatikoa urria izaten da, ez delako aurrekontuetan beharrizanen barruan sartzen eta bazter batean usten da ordenagailuen erabilera edo beti material berdina erabiltzen da. Interneten apur bat nabigatuz gero material mordo bat aurkitu daiteke.

LABURPENA:
Bi leku interesgarri jokoak dohain jaisteko eta hiru joko eder haurrentzat:

KEWLBOX: Jokoak dohain jartzen ditu sarean baina enpresa pribatuen publizitatea erabiltzen du jokoetan, advergaming deitzen zaio horri
Hainbat joko aurkitu ditzakezue baina SKETCHY izenekoa da gomendagarria, FHM Magazine aldizkariak sareko 100 jokorik onenen artean sartu zuen joan den ekainean.
SKETCHY jokoak 3,9 mega ditu beraz moden normal batekin 15 bat minutu behar dira jaisteko. ADSL arekin bizkorrago. Lehendabizi erabaki PC edo Mac entzat nahi duzun eta gero klikatu jaisteko

KIDS DOMAIN: Ehunka joko daude adinaren arabera sailkatuta eta ez dute publizitaterik erabiltzen. Lau zortzi urte bitarteko haurrentzat DISCOVER PAINTING izeneko jokoa aurkitu dezakezu. Sormena lantzeko primerakoa da eta 30 erreminta dauzka margotzeko eta marraztekoak, hainbat zigilu, soinu eta efektu berezi.
3,8 mega ditu eta ordu laurdenean jaitsi daiteke.

KIX PIX: Klasiko bat da ordenagailu jokoetan, margotzeko programa txiki bat da.

IRITZIA:
Primerakoa da informazio hauek denentzat zabaltzea, zeren horrela denon eskuragarri jartzen dira sarean dauden materialak eta hezkuntzarako oso interesgarriak dira, irakasle batek bere aldetik egin dezake lana ordenagailuen erabilera bultzatuz, ez du zertan eskolako material urriaren menpe egon. Askotan uste dugu dirutza edarrak gastatu beharra dagoela ekintzak aurrera eraman ahal izateko eta errealitatea beste bat da. Garrantzitsuena irakasle batek gogoa jartzea da eta teknologia berrien gaian gertatzen dena da ez jakintasuna dagoela eta horrek sortzen duen beldurrak haurrekin praktikan ez jartzea dakar.

INFORMAZIO ITURRIA:
http://sustatu.com/1036576201

ZEIN DA TEKNOLOGIAREN ERAGINA IKASGELAN?



ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Gaur egun, geroz eta gehiago ari dira sartzen teknologia berriak ikasgeletan. IKT ikasgeletan eta orokorrean, eskolan egoteak, onurak dakartza ikasle eta irakasleentzat.Izan ere, ikasteko ,edo eta, irakasteko beste errekurtso bat da. Horregatik interesagrria iruditu zaigu, bideo hau hemen jartzea.

IRITZIA:
Bideo hau gustatu zaigu, era garbi batean azaltzen duelako, teknologia berriek duten eragina ikasgelan.Hemen azaltzen da, teknologia berriek berehalako eragina dutela ikasgela barruan.Hau da, haurren motibazioa, estimulazioa, ... bultzatzen dute.Baita ere, ikasgelan emango den gaiari buruzko atrakzio handiagoa azaltzen dute.Ordenagailu bat, gelan sartzen den momentuan, nobedade gisa hartzen dute haurrek eta ,hori dela eta, jarrera baikorragoa azaltzen dute gai baten azalpena entzuterako orduan.
Ordenagailu batek, irudiak emititzen ditu, soinua dauka, ... hots, irakasleak ematen ez dituen beste hainbat baliabide ematen dizkigu.Adibidez, haur guztiek irakurri ahal izateko, testu handiak eskaintzen dizkigu ordenagailuak, talde lanean aritzeko baliabideak eskaintzen dizkigu, ... Gainera, gaur egungo irakasle gehienek, gelan emango duten materiala, ordenagailuetan prestatzen dute.Hau da, irakasleak ere kontaktu zuzena daukate teknologia berriekin. Horregatik, irakasleak, zabalik daude beraien materia teknologia berrien bidez aurrera eramateko ikasgeletan.
Baita ere, modelo pedagogiko berriak garatzen dira, eta hauek zerikusi zuzena daukate teknologia berrien erabilpenarekin.


INFORMAZIOA ITURRIA:
www.youtube.com
¿Cual es el impacto de la tecnologia en las aulas?

EZTABAIDA AIREAN DAGO







Begiratu artikulu honetan

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau, pasa den asteko ostiralean, hau da, Maiatzaren 7an,agertu zen Berria egunkarian.Eskola 2.0, pil - pilean dagoen gaietako bat da EAEn.Hori dela eta, artikulu hau lantzea erabaki dugu. Horretaz gain, gu irakasle izango garen heinean, interesatzen zaigun gai bat dela uste dugu.Ez hori bakarrik, uste dugu, interesgarria izan daitekeela norberak bere erreflexioa egin dezan gai honen inguruan.

IRITZIA:
Izan ere, Eskola 2.0, egitasmoa hezkuntza eragileen artean eztabaida iturri izan da. Ikasgeletan jarritako kablerik gabeko Interneterako loturak pertsonen osasunean, eta bereziki adingabeengan, eragina izan dezakeela salatu dute kutsadura elektromagnetikoaren aurkako plataformek eta hainbat ikertzailek. Kable bidezko Interneterako lotura jarrita zalantza horiek uxatuko liratekeela gaineratu dute berauek.


Eskola 2.0 egitasmoa, orain dela gutxi jarri da martxan EAEko hainbat ikastetxeetan. Hezkuntza proiektu batean oinarrituta egin dela esan dute, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko iturriek. Ikasgela barruan ikasleen mugikortasuna bermatu ahal izateko, kablerik ez egotea lehenetsi zuten, bai Interneterako konexioan, baita ordenagailuak argindar sarera konektatzerakoan ere, bateriak kargatzeko.
Baita ere, aipatu beharra dago, egitasmo hau martxan jarri aurretik, Ikastolen Elkarteak ezarria zuela wifi Interneterako lotura, Ikasys egitasmoaren barruan.
Gizartean kezka asko sortu dira eta horregatik aditu eta ikerlari asko gai honen inguruan azterketak egiten dihardute. Hauen ustez, ikasgeletan jarritako kablerik gabeko Interneterako loturak, hots, Wifiak, pertsonen osasunean, eta bereziki adingabeengan, eragina izan dezake.
Ikerlariek esaten dute, konexio horrek igortzen dituen erradiazio elektromagnetikoek adingabeengan eragiten dutela eta badaudela hainbat ikerketa hori horrela dela baieztatzen dutenak.
Wifiak gizakien zelulen eta ehunen aktibitate bioelektrikoan eragiten du eta are gehiago adingabeen kasuan. Egia da, eragina pertsonaren araberakoa dela, irradiazioaren maiztasunaren, dosiaren eta irradiatutako denboraren arabera; horregatik, ez dakite zer gertatuko den adingabeengan. Kablerik gabeko loturak kalterik ez duela eragiten frogatu arte, teknologia horiek ikastetxeetatik urrun edukitzea eskatu dute hainbat adituk, batez ere Internetera konektatzeko beste aukera bat egonda: kablea. Hau horreal izanik, aurrerapenak bai, baina, hainbat gauza kontutan hartzen ez direla uste dugu. Beti bezala, gauza guztiek daukate beren alde txarra, baina, kasu honetan, haurren osasuna izango litzateke kolokan jar diatekeena hori horrela izanez gero. Beraz, kezkatzekoa eta frogatzekoa dela iruditzen zaigu.

INFORMAZIO ITURRIA:
Berria.info »
Papereko Edizioa »
Harian 2010-05-07

"Arbel elektronikoaren" magia Guztion helmenean dagoen berrikuntza




HIK HASI: begiratu hemen

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau irakurtzerakoan interesgarria iruditu zaigu hemen jartzeko. Batetik, azken aldian gero eta leku gehiagotan jartzen ari direlako, baita gu ikasten gabiltzan eskolan ere eta bestetik, teknologia berri hauei buruz informatu beharra daukagula uste dugulako, alde onak eta txarrak ikusiz eta ondorioak ateraz. Gainera, mundu erreala eta eskolakoa zuzenki eta hertsiki bat eginda daude, irudien mundua eta hitzen mundua hain zuzen.

IRITZIA:
Artikulu honek, kultura berriak, prestakuntza, baldintza eta tresna teknologiko berriak exigitzen dituela esaten du. Horregatik, hezkuntza maila guztietan, aldaketa progresibo eta sakonak eman dira eta ematen ari dira arlo guztietan.
Aldaketa guzti horietara egokitzeko izugarrizko ahalegina egin beharra dauka irakasleak gero ikasleei erakutsi ahal izateko.

Oraingo egoerak argi uzten du baldintza egokiak izanez gero, bide onetik joango direla; eta aitzitik, baldintza horiek gabe, gauzak bide okerretik joango dira. Hau da, kalitatezko irakaskuntza bat emateko ezinbesteko faktoreak behar dira eta hortietako batzuk ez izateak eragozten die askotan ikastetxe batzuei egoera berri horiekin aurrera jarraitzea. Horregatik, ikastetxe guztietan aplika daitekeen proposamen bat agertu da ikastetxeetan. Gaur egun geroz eta gehiago erabiltzen ari diren proposamen bat: "Arbel Elektronikoa".

Sistema teknologiko bat da, internetera konektatuta dagoen multimedia ordenagailu batez eta kanoi elektroniko batez osatua. Gelako agerian dagoen leku batean arbel edo pantaila zuri baten gainean irudiak proiektatzeko balio du.

Dagoeneko ikastetxe guztietan dago, askotan bai behintzat. guk gure inguruan esaterako ikusi dugu dagoeneko eta egunerokotasunean erabiltzen dute gainera. Hau da, ikastetxeetan eta baita unibertsitatean ere ikusi dugu arbel elektroniko hau.
Beraz, lehen aipatu dugun bezala, teknologia berriak eskolan sartzeak, irakasleen prestakuntza eta aholkularitza etengabea esaktzen du, prestakuntza eta jarraipenerako bilera eta mintegiak...
Uste dugu, askotan ikastetxe batetan aurrerapen teknologiko berriak jarri behar badira, lehenengo prestakuntza minimo bat jaso beharko luketela erabiltzaileek. Ez hori bakarrik, prestakuntza minimo horretaz gain, poliki-poliki erabilpen ona emateko gai izatera eramango dituen formazioak jaso beharko dituztela ere ikusten dugu.
Honek guztiak, ikasleen arreta eta motibazioa areagotzen du, hauen zeregina aktiboagoa da, irakasleen autoestimazio profesionala handitu egiten da,...

Honekin lotuta, aipa dezakegu, gaur egungo haurrak ordenagailuari edota mundu birtualari oso lotuta hazten direla eta beraz, eskola eta kalea lotuta baldin badaude, ezin diegu dauden teknologia aurreratu guzti horiek barik, liburu sorta bat eskaini ikasi dezaten. Horrek ez die dagoeneko motibatzen eta beraz, ez dute ikasteko balio. Horregaitik, uste dugu, arbel elektroniko hauek motibagarriagoak direla.

Hala eta guztiz ere, guztiak bezala, bere alde txarrak ere baditu. Hau da, egia da eskolak egokitu egin behar direla egungo gizarte eta egoerara. Baina, baliabide ekonomikoak ere beharrezkoak dira horrelako aldaketa batetarako. Eta zer esanik ez, ikastetxe batean 10 arbel inguru baino gehiago baldin badaude eta guztiak aldatu nahi baldin badira. Horregaitik, argi ikusten da, teknologia munduan aurrerapenak oso bizkor ari direla gertatzen eta baliabide ekonomiko eskasagatik, hezkuntza alde horretatik atzean ari dela gelditzen, aurrera pausoak egiten ari den arren poliki-poliki.

INFORMAZIO ITURRIA:
www.hikhasi.com

IKASGELAN IRAULTZA EGITEN



Klikatu hemen honi buruzko artikulua irakurtzeko.

ZERGATIK AUKERATU DUGU?
Artikulu hau, Berria aldizkarian argitaratu zen Martxoaren 4ean eta Jakintza ikastolaren irakaskuntza eredua nola aldatu den aipatzen du Maite Goñi irakasleak. Oso interesgarria iruditu zaigu artikulua eta horrekin bat datorren bideoa ere aurkitu dugu. Beraz, blog honetan txertatzea egokia dela uste dugu, pil-pilean dagoen gai bat delako eta askotan urrun dagoen gai bat dela uste arren, oso gertu daukagulako.

IRITZIA
Irakasle honek dioenaren arabera, "Ez dago beste aukerarik, zenbat eta lehenago igo hobe". Trena hartzearen metafora darabil eta alde horretatik arrazoi du. Guztia ari da aldatzen, aurrerapenak oso bizkor doaz, batez ere teknologia munduan eta hezkuntza atzean geratu ez dadin, aurrerapen horietara egokitu beharra dagoela uste du, berandu izan baino lehen.
Alde batetik arrazoia duela uste dugu, hobe izaten baita hasieratik heldu, beranduegi izan baino. Jakintza ikastetxeko irakasle ada eta dagoeneko hainbat esperientzia interesgarri abiatu dituzte: Euskaljakintza bloga, euskara eta euskal literatura irakasteko metodologia berri eta iraultzailea. Liburu, arkatz eta arbela alde batera utzi dituzte aipatzen du. Horren aurrean kezka sortu zaigu eta idaztearen gainekoa da. Ez dugu uste lehen guri bezala kaligrafia egin beharra dagoenik, baina, gaur egungo haurrek oso gutzi idazten dutela uste dugu eta nahiz eta oso gutzi erabili, idatzi beharra dgaoela irudtzen zaigu. Egia da, guztia pantaila elektronikoen bidez egiten dela (mobila, ordenagailua...), baina idaztea, esku trebetasun hori landu beharra dagoela uste dugu.

Hala ere, Maite Goñik aipatzen du, hau horrela izatearen arrazoi nagusienetariko bat ere ikasleen motibazioa dela, liburuek ez dituztelako ikasleak motibatzen. Hortan, arrazoi osoa duela uste dugu. Ikasleek, dagoeneko liburuetatik ez duteiaksten, nahiago dute hori guztia ordenagailuko pantailan izatea liburu sendo batean baino. Gainera, ikasteko modua ere desberdina dela esaten du eta oso modu egokia da. hau da, ikasleek sortzen dituzte ikasmaterialak eta sortzen duten oro gizartearen eskura uzten dute. Egiten duten guztia blogean jartzen dute eta beste ikaskideekin, hezkuntza komunitate osoarekin eta gizartearekin ere partekatzen dute. Horrek guztiak asko motibatu behar duela uste dugu, eta askoz gehiago ikasten dela horrela gainera. Adibide bezala, gure kasuan, ikasten gabiltzanean gure buruari egiten dizkiogun galderak erantzutea da edota beste bati galdetzeko eskatzea. Hori baino motibagarriagoa da gainera hau, ariketak prestatuz ikasi egiten dute eta ikasitakoa bestekin partekatzen dute.

Lan metodologia berri honek jarraipen berezia esaktzen duela dio, ebaluazio etengabea, ez baitu azterketarik egiten. Alde horretatik, irakaslearen partetik lan ahndiagoa eskatzen du, askoz errazagoa baita, egun batean azterketa bat egin eta hor guztia jokatzea. orain arte horrela egin da eta egiten da leku askotan oraindik. Horrek ez du ikaslea motibatzen, ikasleak ez du ezer ikasten modu horretara. Azterketa egun horretarako ikasten du ikasleak eta hurrengo egunerako haztuta dauka. Zer lortu nahi da beraz era horretara?Irakaslearen lana errazagoa izatea. Maite Goñik aipatzen duen moduan ostera, ikasleek gehiago ikasten dute, ez dute buruan aprobatu edo ez aporbatzearen "beldur" hori eta euren motibazioa hortan datza. horrek beraz, irakaslearen partetik lana suposatzen du, baina hori da beerz irakaslearen laa, ikasleei irakastea.

Bukatzeko, artikulu honetan irakasle honek, beste irakaleei beldurra uxatzeko deia egiten die. Aurrera egin nahi bada irakaleen jarrera aldatzea ezinbestekoa baita. Hori horrela izateko, hau da, irakasleen jarrera aldatzeko administrazioak ere erraztasunak eta laguntzak eman behar ditu, baliabideak eskaini, irakasleei lana errazteko, denek berdin eta norabide bereab lan egin dezaten.Egia da irakasleen jarrera funtsezkoa dela horrelako aldaketa baten aurrean. irakasle batzuentzat oso zaila dela uste dugu, orain 30 urte bezala ematen baitituzte klaseak. Beraz, alde horretatik lan handia dagoela uste dugu, baina horretarako gugandik eta norbanakotik hasi beharra dago zerbait aldatu nahi bada.

INFORMAZIO ITURRIA:
www.berria.info