PUZZLEA (jigsawplanet)



Pirritx, Porrotx eta Marimototsen puzzle hau egitea nahi izanez gero, egin klik hemen.

BITARTEKO HEZITZAILEA:


Puzzleak, entretenitzeko momentu atsegin bat emateaz gain, pentsamendu logikoa garatzeko ezinbesteko baliabideak dira.Espazioaren ezaugarriekin lotuta dago eta beraz,gaitasun ugari landu daitezke puzzleekin.
Beraz, esan genezake, oso egokiak direla haurrentzat batez ere.Hauek , era dibertigarri batean ikasi egingo baitute. Hau da, gai baten inguruan puzzleak eginez, gai horretako hainbat eduki ikasiko dituzte jolastuaz. Eta baita ere, lehen aipatu dugun bezala, beste gaitasun batzuk garatzeko oso egokiak dira puzzleak.Adibidez, espazioa maneiatzen ikasteko (fitxa bakoitza non izango den pentsatzea,...).
Gu irakasle eta hezitzaile izango garen heinean, komeni da puzzleak bezalako materialak erabiltzea gure ikasgelan.

HELBURU HEZITZAILEA:

Puzzleak, entretenigarriak izateaz aparte, haurrari logika munduan sartzea eragiten dio.Hau da, puzzlearen fitxa bakoitzak non kokatu, nola kokatu, ... egin ahal izango ditu haurrak. Beraz, irakasleek erabili beharreko errekurtsoa dela esango genuke. Izan ere, ikasgelan, talde lana bultzatzeko edota, bakarkako lana bultzatzeko oso erabilgarria delakoan gaude.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA:

Puzzlearen bidez, haurrak, hainbat gaitasun landuko ditu.Besteak beste, memoria lantzeko oso egokiak dira. Hau da, fitxa bakoitza memorizatuko du eta non kokatu behar duen jakin.
Baita ere, denbora eta espazioan kokatzea ahalbidetuko dio.Hots, hasieran zaila egingo zaio fitxa bakoitza non kokatu jatea. Baina behin eta berriz egin ondoren, apurka-apurka jakingo du non kokatu behar dituen.
Bestetik, barne gatazkak sortuko zaizkio haurrari.Izan ere, ez du jakingo non kokatu fitxa bakoitza eta honek gatazkak sortuko dizkio.Horrela izanez, soluzioak bilatu beharko ditu eta honetarako froga desberdinak egin beharko ditu behin eta berriz saiatuaz.

NORI ZUZENDUA:

Puzzleak edonorentzat izan daitezke onuragarriak.Bai haurrentzat eta baita helduentzat ere. Izan ere, puzzleen bidez memoria eta beste gaitasun asko lantzen dira eta beraz, erabilgarria da edonorentzat.

ABANTAILAK:

Esan genezake, betiko puzzleak, eskuz egitekoak direla, eta programa honen bitartez, bai haurrek eta baita helduek ere, ordenagailua erabiliz egin ahal izango dituzte puzzleak. Beraz, batez ere haurrentzat, motibagarria izan daiteke puzzleak ordenagailuz egitea..Izan ere, betiko metodoetatik at gelditzen da eta nobedadea denez, gustora asko jolastuko dute.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK:

-Ordenagailua.
-Interneterako konexioa.
-Programan erregistratuta egotea.

BITARTEKO TUTORIALA:

ERABILPENAREN AZALPENA: Egin klik hemen.

KLASEAN NOLA ERABILI:
Edozein gai lantzeko erabili daitekeen bitarteko bat da. Haurrek jolas moduan edozein gai landu dezakete, puzzlea osatuz.

BITARTEKO GRAFIKOAK:

Jigsawplanet programa.

IKASTEKO BALIABIDEAK:

Baliabide 1: ikusi hemen
Baliabide 2: ikusi hemen
Baliabide 3: ikusi hemen

BEHARREZKO BALIABIDEAK:

Ordenagailua, interneta (jigsawplanet programa) eta ariketa osatzeko argazkia.

0 Response to "PUZZLEA (jigsawplanet)"

Publicar un comentario